DBHko 1. mailatik 4. mailara bitarteko eko-ordezkariek Agenda 30eko blog bat egin dute ikasturte honetan, eta bertan argitaratu dituzte haiek idatzi eta landu dituzten berriak.
Hona hemen bere blogerako esteka, albisteak irakurri ahal izateko: https://bit.ly/3RJzEl5
Eskola Agenda 30 jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzeko eskola proiektua da. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren arloetan giza garapena bultzatzen duena.
Zer lortu nahi dugu gure ikasleengan?
- Herritar parte hartzaileak izateko ohitura hartzea.
- Ingurumen eta gizarte arazoak ezagutu eta hobekuntzarako proposamenak garatzeko kapazak izatea.
- Ikastetxea ingurumen eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatzen protagonistak izatea.