Belen Peñak, Creando Futuros GKEko ordezkariak eta ikastetxe honetako irakasle ohiak, hitzaldi oso berezia eman die Batxilergoko ikasleei erakunde horrek EULEUK SIBIIR eskolarekin egiten duen lanari buruz. Eskola hau Zonatel auzoan dago, Mbourren (Senegal).
Baina, batez ere, elkartasunari buruz hitz egin die, eskuzabaltasun gisa ulertuta, eta udan beren eskolara beren udalekuetan parte hartzera joaten diren boluntarioen parte izatera gonbidatu ditu, aurten ikastetxeko ikasle ohiek eta Bigarren Hezkuntzako ikasle batek egin duten bezala.
Creando Futuros Integraziorako eta Nazioarteko Lankidetzarako Elkartea da, 2011ko otsailean sortua, eta batez ere hezkuntzari eskaintzen dio arreta, hau neskengan sustatuz, hezkuntzarako sarbidearen eta genero-diskriminaziorik ezaren helburua betetzen lagunduz. Erakundeak Senegalgo eta Saharaz hegoaldeko etorkinen integrazioa sustatzen du Euskadin, eta gurea bezalako ikastetxeekin lankidetzan aritzen da ikasleen arteko lankidetza eta elkartasunaren arloan.
Gure aldetik, proiektu eder honetan gure aletxo txikia ekartzen jarraituko dugu.