Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan, aurten Garapen Jasangarriaren Helburuak (GIH) ezagutzea helburu duena, ikastetxean “Eko-ordezkarien” taldea sortu dugu, Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara bitarteko ikasleen ordezkariek osatua, eta helburu horien alde borrokatzeko konpromisoa dutena.
Talde honek lanean jarraitzen du eta dagoeneko bigarren aldiz bildu da ikasturte honetan, eta honako gai hauek jorratu dituzte:
- Blogeko berriak idaztea: klasean egin diren GJHekin lotutako jarduerak jasotzea erabaki da.
- Ingurumen eta GJHen inguruan ikasleek dituzten ezagutzen diagnostikoa egitea. Horretarako, eko-ordezkarien taldeak inkesta batzuk prestatu ditu, informazio hori bildu eta aztertzeko.
