Agenda 21ek erronka berriak utzi dizkigu, eta 2030erako Eskola Agendaren bidez erantzungo diegu. Europa mailako ekintza- eta konpromiso-plan bat da, Garapen Iraunkorreko 17 Helburu dituena, bost eremutara iristen direnak (Pertsonak, Bakea, Planeta, Partenariatua eta Prosperitatea), gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoa dutenak, misio argi batekin eta “inor atzean geratuko ez dela” hitzemanda.
Hori dela eta, Ingurumen Batzordearekin batera, Eko-ordezkariek, Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara bitarteko ikasgela bakoitzeko ordezkari banaz osatua dagoena, helburu horien alde borrokatzeko konpromisoa hartu dute. Horregatik, talde honek, ikastetxearen errealitateari buruzko gogoeta egiteaz eta ikastetxe iraunkorrago bat sortzeko ideiak proposatzeaz arduratzen ari da.