Duela hilabete batzuk esan genizuen bezala, Batxilergo Teknologikoko 1. mailako ikasleak Industria Erronka proiektuan parte hartzen ari dira, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) sustatua. Ekimen honek sektoreko enpresen eta ikastetxeen arteko topaketa ugari sustatzen ditu. Lehenengoan, Alstom Bombardier enpresak bisitatu gintuen, eta bigarren aldi honetan, ikasleak Haizea Wind Group industria-taldearen instalazioetara hurbildu dira. Talde horrek Bilbon du egoitza, eta dorre eolikoak eta offshore zimenduak egiten ditu.
Ekimen honen helburua Bizkaiko gazteei industria hurbiltzea da, STEM bokazioak pizteko helburuarekin.
