Urtarrilaren 17tik 28a arte, 2022-2023 ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH matrikulazio epea irekita egongo da. Eskabideak ikastetxean bertan edo online egin ditzakezue. Aurrez aurrekoa egin nahi izanez gero, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzue hurrengo estekaren bidez: https://bit.ly/34tvMQP. Hitzordua hartzen duzuenean, ikaslearen izena, matrikula egingo duzuen maila eta kontakturako email bat jarri behar dituzue. 

Interesa duzuen familiek honako dokumentazioa ekarri behar duzue:

  • Ikasleari eta tutoreei dagozkien familia liburuko orrien fotokopia.
  • Errolda-agiria
  • Ikaslearen tutore legalaren NAN kopia.
  • Behar bereziren bat duen ikaslearen kasuan, hezkuntza-behar berezien galdetegia.
  • Ikaslea, edota tutoreren batek elbarritasunen bat izanda, honen ziurtagiria.
  • Familia ugariaren ziurtagiria, izatekotan.

Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzako web orrialdean aurkituko duzue: https://bit.ly/33bDPRT.

Edozein kontsultarako, mezu bat idatzi hurrengo helbidera: //Helbide elektroniko hau babestuta dago spambots-en aurka. Ikusi ahal izateko, Javascript gaituta izan behar duzu.">Helbide elektroniko hau babestuta dago spambots-en aurka. Ikusi ahal izateko, Javascript gaituta izan behar duzu..

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816