Atzo, azaroak 3 osteguna, gure sukalde-jantoki zerbitzuaren aurkezpeneko hitzaldia izan zen. Bertan, sukalde-talde osoak parte hartu zuen: sukaldeburuak eta Ausolaneko laguntza-langileek.

Aurten, zuen seme-alaben elikadura osasungarria azpimarratzeko aprobetxatu dugu hitzaldia, haiekin hezkuntza-proiektuan egiten ditugun jarduerak oinarri hartuta: gosari osasungarriak, Harvardeko platera eta Elkartejan jarduera, elikadura osasungarria eta kontsumo arduratsua sustatzen dituena. Halaber, barazkiak osorik edo barazki-goarnizioak ikasle txikienei sartzeko zailtasunari buruz hitz egiten aritu ginen.

Horren ondoren, jantokiko instalazioak eta ikastetxeko sukaldea bisitatu genituen, eta bertan azaldu genizkien jantokiaren antolaketa eta haren txandak, maila desberdinetan sartu genituen aukerekin, eta azpimarratu genuen ikasleek Lehen Hezkuntzako 3 mailatik aurrera egunero aukera dezaketela gustukoen duten fruta mota aukeratzeko, gure helburua fruta kontsumitzea eta ogi integrala aukeratzea baita. Sukaldera jo genuen, eta bertan, elikagaiak nola egiten ziren errepasatu genuen, eta gure menuak egiteko erabilitako makineria gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Etorri ezin izan zineten familiei, bisita egitera eta eskolako menua dastatzera animatzen zaituztegu, hitzordua eskatuz Jaione Santosi (Helbide elektroniko hau babestuta dago spambots-en aurka. Ikusi ahal izateko, Javascript gaituta izan behar duzu.).

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816