Beste batzuetan bezala, hasi gara gure ikasleekin lanean Ausolaneko hezkuntza proiektuan! Jantokiko patioko orduetan aisialdiko jarduerak egitea da helburua, hainbat gai jorratzen ditugun bitartean. Eta aurten, batez ere, janari osasungarrian jarriko dugu arreta.

Hauek dira Ausolanek lehen hiruhileko honetarako prestatu dituen gaiak:

1. Sukaldean sortzaile: Ausolanek, Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzen duen gazteentzako lehiaketaren 4. edizioa jarri du abian. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

2. Gosari osasungarriak: aurten ere gosari osasungarrien kanpainarekin hasi gara, eta joan den astean hasi genuen Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin.

3. Plater osasuntsua, Menu baten egitura, 5S menua.

4. Salbaidazu bizitza janariarekin. Kanpaina honek alergia eta intolerantzien gaiak jorratzen ditu.

5. Amets bat jantokian: kanpaina onen helburua, jantokiko eralbiltzailen proposamen eta "ametsei" erantzutea da, menu-bereziaren aukeraketa aprobetxatuz adibidez.

6. "Halloween eta Gabonak": hain data seinalatuak izanik, horiekin lotutako jarduerak ere egingo ditugu. Adibidez, Halloweenen dekorazio-maskarak, aste honetan haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleekin landu ditugunak. Baina beste ekintza batzuk ere egingo ditugu, baita gure jantokiko dekorazioa ere.

Beste alde batetik., ElkarteJAN proiektua daukagu, “Comer con ConCIENCIA”: ELIKADURA OSASUNGARRIA lantzen duena, eta hiruhilabete honetan ELIKAGAIAK AZTERGAI.

Informazio gehigarria emango dugu datorren astean izango dugun gurasoentzako zuzendutako hitzaldian (azaroaren 3an, ostegunean, 18:30tan 2. pisuko Musika gelan egingo duguna).

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816