Gure ikasleen artean ingurumen-kontzientzia sustatzeak duen garrantzia kontuan izanda, DBH 2. mailako ikasleekin birziklapen tailer bat aurrera eramaten dugu. Hauek, ingurumen ikasgaiaren barruan, astean behin, ikastetxean dagoen papera eta plastikoa biltzeaz arduratzen dira, ondoren dagokion edukiontzian jartzeko.
Era honetan, gure ikasleek honek duen garrantzia eta dakartzan onurak ikasten dituzte. Hala nola, hondakinen bolumena eta kutsaduraren murriztapena, baliabide naturalen zainketa eta kontsumo arduratsuaren sustapena.