Maiatzaren 13an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Batxilergoko 2. mailako ikasleen Graduazio Festa ospatu zen, gehien irrikatutako eta itxarondako egunetako bat. Bi urtez egun hori ospatu ezin ondoren, BECeko auditoriumetako batean ospatu genuen berriro. Ikasleekin batera senideak, lagunak, irakasleak eta ikastetxeko langileak izan ziren, urte hauetan guztietan beraiekin egon direnak.

Hitzaldi hunkigarriak, musika-emanaldi bat, denoi punta-puntako ileak jartzea eragin zuena, opariak, orlak, bideoak eta argazkiak ematea… eta guzti hori lunch, mezuak idazteko txoko eta Photocall batekin, betiko gogoan geratuko ziren argazki informalagoetarako.

Oro har, arratsalde oso berezia izan zen, une onez betea, eta ziur gaude horretaz, ez direla ahaztuko. Hemendik zorte handia opa dizuegu bizi behar duzuen etapa berri honetarako!

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816