Gure txapeldunek berriro egin dute! Duela astebete Bizkaiko txapeldun izendatu ziren, eta asteburu honetan Gasteizen jokatu diren eskolarteko txapelketetan, El Regato Ikastetxearen eta Bizkaiaren ordezkari gisa, Arabaren eta Gipuzkoaren aurkako bi norgehiagokak irabazi dituzte! Horrela, Euskadiko txapeldun izendatu dira!

Oso harro gaude gure jokalariez eta entrenatzaileaz, gure ikastetxearen historian beste mugarri bat lortu dutelako.

Orain denboraldi amaiera ikusgarria izango dugu eta hurrengo urtea prestatzen hasiko gara, talde hau kadete mailan izango dugularik.

Zorionak txapeldunak! Eta partiduz partida taldeari lagundu dioten zaleei ere.

ganadoraseuskadiregato 01

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816