Joan den maiatzaren 11n XII. Euskal Confint ospatu zen. Bertan IRAES taldeko ordezkariek eta Natalia Bugallo, joan den ikasturteko Estatuko Confint-ean parte hartu zuena, Euskadiko beste ikastetxe batzuetako 2700 ikaslerekin batera. Madariaga Dorretxean egin den topaketa honetan, ikasleek klima aldaketari buruz hausnartu dute eta ikastetxeetan egindako lanak azaldu dituzte poster, kartel, manifestu, abesti eta guzti. Horrez gain, hainbat jarduera eta talde-lan egin dituzte ere.
Horrekin guztiarekin, hainbat ondorio eta konpromiso atera dituzte, hala nola garraio publikoa erabiltzea autoen aurrean, energia berriztagarriak erabiltzea, energiaren eta materialen kontsumoa murriztea.
Elkargoaren Confint
IRAES taldeko ordezkariek, topaketara eraman zuten kartela sortu ahal izateko, ikastetxean konfint bat egitea erabaki zuten, talde-dinamika berberekin, eta gainerako ikasleen iritziak eta ideiak biltzeko helburuarekin. Horretarako, Bigarren Hezkuntzako Eko-ordezkarien laguntza izan zuten, eta topaketa horretan, ingurugiroaren arloan ikastetxea hobetzeko ideien aurkezpena egin zuten. Indarguneak eta hobetzeko eremuak hainbat arlotan: komunak, jolastokiak, jantokia, ikasgelak, etab.