Batxilergo Biosanitarioko 1. mailako ikasleek Forensic Science nazioarteko proiektuanikasitako guztia martxan jarri dute, eta ikastetxean egindako delitu baten eszenaren begi-ikuskapena egin dute.
Horretarako, hainbat ebidentziaren laginak hartu dituzte: odola, hatz-markak, ileak, zuntzak, produktu kimikoak, listua. Orain, laborategian jasotako probak aztertu beharko dituzte, emaitzak lortzeko eta ondorioak ateratzeko.
Gaizkilea harrapatuko dute? Maiatzean jakingo dugu.

