Irene Aramburu, Asier Bernaldez, Pablo Alonso, Unai Ranea, Irene Martínez eta Irene Hueso DBHko 3. mailako ikasleak dira aurtengo ikastetxeko IRAES 21 taldeko kideak. Eusko Jaurlaritzaren Agenda 21 ekimenaren barruan, eta Zentro Iraunkorraren ziurtagiria dugunez, zenbait eskubide eta zeregin ditugu, hala nola ingurumen-talde hau sortzea. Ikasturtean zehar eta hilero, ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako hainbat jarduera egin beharko dituzte.
Horretarako, Ingurumeneko tailerreko Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleei aurkezpenak egin dizkiete, beren lana ezagutarazteko. Besteak beste, helburu hauek dituzte:
- Zentroko ingurumen-alderdi kaltegarriak aldatzea.
- Konpostaren jarduera handitzea.
- Janari/ur hondakinak murriztea.
- Lurrean uzten diren hondakinen (plastikoen) kudeaketa hobetzea.
- Elektrizitate-hondakinak aztertzea.
Zer da IRAES 21?
IRAES 21 ikasleak "Eskola Jasangarriek" osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.
Aurkezpena IRAES 21 ikasleak blogean ikus dezakezue, eta bertan eskegi behar dituzte proiektuak eta lanak: https://bit.ly/3GVHwJZ