Urriaren 18tik 29ra Kudeaketa Aurreratuaren Europako 27. Astea izango da, eta, horren barruan, Euskalitek urriaren 20an eta 21ean Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Kongresua egingo da. Eta aurten, gure ikastetxeak praktika on bat aurkeztuko du. Pertsonak: enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak gaikako multzoaren barruan, covid osteko agertoki batean lan egiteko moduei buruz hitz egingo dugu.
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea topaleku bat da, kudeaketa aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzeko sustapen- eta hedapen-ekitaldiak biltzen dituena. Urritik azarora bitartean egiten da, urtero, Europako Erkidegoan.
Aurten, ekitaldia mistoa izango da; beraz, modu presentzialean joan ahal izango da, edo kongresua streaming bidez jarraitu ahal izango da, betiere aldez aurretik izena emanda. Hona hemen programarako esteka: https://www.euskalit.net/semana/eus/programa.php