Gure orientazio-programaren barruan, joan den asteazkenean, irailaren 27an, DBHko 4. mailako ikasleek BECen egin zen ekitaldi berezi batean parte hartu zuten. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasquerekin lankidetzan bultzatu duen Gazteentzako Lanbide Orientazioko Topaketaz ari gara.

Eta zein da jardunaldi honen helburua? Batez ere, ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea, eta hezkuntza- eta lanbide-arloaren arteko zubiak eraikitzen laguntzea.

Horretarako, bi dinamika desberdin eta original egin ziren. Horietako batek, berritzaileenak, 15 minutuko hitzordu azkarren formatua zuen. Horretarako, ikasleak bosteko taldetan banatu behar izan ziren, eta mahai bakoitzean STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) esparruko profesional batek azaldu zien zer erronka dituzten eguneroko lanean. Baita galderak egitea eta edozein zalantza argitzea ere.

00orientaziotopaketakregato

Bigarren zatian, 10 profesionalek 5 minutuko aurkezpen laburrak egin zituzten, eta ibilbide akademikoa eta profesionala azaldu zieten, baita gaur egun egiten duten lana egiteko dituzten motibazio eta interes pertsonalak ere.

Gestamp, Petronor, Tecnalia, Mercedes-Benz eta beste hainbat erakunde eta enpresa arduratu ziren beren esperientziak ikasleekin partekatzeaz.

Guztira, 14 ikastetxetako 800 ikasle inguru bildu ziren BECen, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak parte hartu zuten ekitaldian.

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777