Joan den ostiralean, maiatzaren 12an, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen EGIN ETA EKIN proiektuaren sari-banaketa izan zen.

Urtero bezala, El Regato ikastetxeak DBHko 2. mailako ikasleekin hartu dugu parte proiektu honetan. Ikasle talde hauek “Asmakizunak sortzea" izeneko mailan parte hartu dute. EGIN ETA EKIN lehiaketan aurkeztu diren 100 proiektu baino gehiagoren artean, Green Window izeneko ikastetxeko taldea (Naia Mota, Uxue Ruiz, Josu Sánchez, Julen Torea eta Maialen Merino, DBHko 2. mailako ikasleak) deialdi honetako lau proiektu onenen artean aukeratu dute.

Lehenengo saria lortu ez arren, lau hautagaien artean egoteagatik eta egindako lan bikainagatik zoriondu behar ditugu. Zorionak!

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777