Joan den asteazkenean eskolako Ingurumen Batzordeko kideak KOOPERA lantegia bisitatzera joan dira Mungiara. Honek, hainbat hondakin mota kudeatzeaz arduratzen da, batez ere, ehunak.
Bertatik bertara ikastetxeko lehenengo eta bigarren hezkuntzako ikasleek osatutako taldeak ezagutu ahal izan dute desegin den arropa biltzeko, sailkatzeko eta desinfektatzeko prozesua. Berrerabileraren eta kontsumo iraunkorraren garrantzia ikasi dute, baita horrek dakartzan inplikazio sozialak eta ingurumenekoak ere.
Hori guztia Zuriñe Fernandez, lantegiko euskarri koordinatzailea eta ikastetxeko amari esker izan da, prozesu osoa xehetasun handiarekin azalduz.
