Joan den asteazken eta ostegunean, urriaren 13 eta 14an, Nerea Lopez psikologoak eta Pedro Garcia Aguado, Hermano Mayor programako aurkezle ohiak, nerabezaroari buruzko hitzaldi batzuk eman zituzten Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko familia eta ikasleentzako.

Asteazken arratsaldeko hitzaldiak, ikastetxeko 80 familia baino gehiago hartu zituen, eta Nerea Lopezek zuzendu zuen nagusiki. Batik bat, nerabezaroa, seme-alaben inguruan trebatzen diren gurasoen rolak, sare sozial eta hauen arriskuak, nerabeen pribatutasuna eta askatasuna izan zituen mintzagai.

Osteguneko hitzaldia goizeko 8:30etan hasi zen, eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiei zuzenduta egon zen. Pedro Garcia Aguado, medailista olinpikoa eta Hermano Mayor programako aurkezle ohiak, bere bizitzaren errepasoa egin zuen bere gorabeherekin eta arrakastari eta porrotei aurre egiteko moduekin. Hitzaldi hau aurrez aurrekoa izan zen DBHko 4. mailako ikasleentzat, eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko gainerako mailetako ikasleek zuzenean ikusi ahal izan zuten online.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816