Joan den larunbatean hasi genuen 20-21 ikasturteko onarpen-aldirako informazio-hitzaldien zikloa, COVID segurtasun-protokoloei jarraituz.

Bertaratutako familiei aldez aurretik eskerrak ematea gure hezkuntza-proiektua ezagutzeko interesagatik eta inkestetan islatutako jardunaldiaren balorazio positiboagatik (10etik 9,37).

Bisita atarian hasi zen, 50 urte bete dituen El Regato ikastetxearen jatorria azaltzeko. Gure irakaskuntza-eredu plurala, prestakuntza integral eta eleaniztuna helburu duena, erreferentea da sektorean. Hizkuntza Gaitasunaren garapenaren eta ikasleen gaikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duen ikastetxe hirueleduna gara.

2 urteko instalazioak bisitatzen jarraitu genuen. Bertan, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko arduradunak ikasleen egunerokotasuna zehaztu zuen ikasgelan, eta, ondoren, 3/4/5 urteko geletan ibili ginen. Espazio horretan, Haur Hezkuntzako 2. zikloko arduradunak hezkuntza-proiektua azaldu zuen etapa horietan.

Esandakoa irudikatzeko, 2 urteko andereñoek birsortu duten basoan paseatzera gonbidatzen zaituztegu, hurrengo tailerra lantzeko.

UDAZKENA TAILERRA

Dena prest dago bi urteko neska-mutikoek udazkeneko tailerraz gozatzeko! Udazkenak eskaintzen dizkigun materialak ukitu eta esperimentatzeko manipulazio mahaia dugu, beste dastatze mahai bat, hala nola granada, artoa, janari desberdinak dastatu ahal izateko .Oso ondo pasatuko dugu!

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777