Elikadura errendimendu akademikorako oinarrizko gauza bat da, eta horregatik El Regato Ikastetxean sukalde-jantoki zerbitzua egunero hobetzen saiatzen gara. Gure sukaldeetan urtean zehar 300.000 menu baino gehiago prestatzen ditugu urtean zehar eta hori egiteko aditua den talde bat dugu.
Eta etengabeko hobekuntzarengatik egiten dugun apustu honekin jarraituz, uda honetan ikastetxeko sukaldea osorik berritu dugu, bai makineria aldetik, bai osasun baldintza, ingurumenarekiko segurtasuna, eraginkortasun energetikoa, kontsumoa… aldetik ere, egunero zerbitzatzen dugun janariarekiko kalitatea eta satisfazioa hobetzeko helburuarekin.
Zerbitzu hau eta instalazio berriak gure familiei ezagutzera emateko, bihar hitzaldi bat emango dugu zeinetan Auzo Lagunen aurkezpen bat egingo den, zerbitzuko eraginkortasuna aurkeztu, sukalde berrira bisita bat antolatuko dugu eta lunch batekin amaituko dugu.

Era berean, ez dugu ahaztu nahi duela bi urtetik Aunar GKEarekin egiten dugun elkarlana egunero soberan geratzen den janaria ematen diegulako gizarte-jantokietan banatzeko.
