Aurten ere Bizkaiko Elikagaien Bankuak aurrera eramaten duen elikagaien bilketaren kanpainari batzen gara. Azaroaren 5etik 16ra, ikastetxeko idazkaritzan dagoen hall-ean kutxa batzuk jarri ditugu ekartzen dituzuen produktu guztiak biltzeko.
Oraingoan, gomendatzen digute lekale, kontserba (arrain zein barazki), olioa eta esnea ekartzea. Laguntzen animatzen zara?
