Adimen emozionala eta adimen anitzetan aditua den Begoña Ibarrolaren esanetan, "hezkuntza emozionala jaio aurretik zaindu behar da eta familia umearen lehen eskola da".
Eta zehazki hezkuntzan emozioek dute garrantzia eta neurozientziaren paperaren inguruan hitz egingo du psikologo eta idazle honek, datorren astelehenean, abenduaren 3an, Clara Campoamor Kultur Etxean 18:30etan emango duen hitzaldian.
Begola Ibarrolak bere karrera profesionala familia eta irakasleei formazioak ematen garatu du. Eta ikastetxeak antolatu duen hizketaldi honetan umeen heziketan garrantzitsuak diren gai hauek jorratuko ditu. Ekimen hau, Ikasgiltzak, parte hartzen dugun kooperatiben elkarteak, antolatzen duen Neurozientzia eta Hezkuntza proiektuaren parte da.
Eta jardunaldi honetako hizlaria hobeto ezagutu dezazuen, bideo bat usten dizuegu emozioen paperaren inguruan eta adimen anitzei buruz hitz egiten duena. "Denok ditugu adimen batzuk garatuagoak eta beste batzuk gutxiago", azken finean, "denak ezberdinak gara, baina oso baliagarriak".
http://www.rtve.es/alacarta/videos/la-aventura-del-saber/aventura-del-saber-begona-ibarrola-educacion-emocional/2785974/
Zuen zain egongo gara!
