Bihar, larunbata azaroaren 24a, Fair Saturday mugimendu kulturala ospatzen da mundu mailan. Eta aurten ere ekitaldi honetara batu nahi gara, Creando Futuros GKEarilaguntzeko Senegaleko umeen eskolaratzean.

11:30etatik 13:30etara Parque de los Hermanosera hurbiltzen diren pertsonek, haurrentzako tailerra batzuetaz gozatzeko aukera izango dute: aurpegiak margotu, xaboizko ponpak egin, magia, eskulanak, Aitzi Haur eskolareneskutik txikientzako tailerra eta zirkoa… Cleceren partaidetzari esker. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek, Txiki Txef proiektua landu dutenez, sukaldaritza tailer bat egingo dute Diberloken, eta ondoren elaborazioak CISean probatzeko aukera izango duzue.

Ekitaldiaren hasiera eta amaiera moduan, Wild Dance Project dantza taldea eta Nieves Navarro dantza eskolaren baleta saioa izango dugu.

Gainera, Angela Moreno aktoresak, Doctor Mateo seriean eta Vaya Semanita bezalako programetan parte hartu duena, jardunaldiaren amabitxia izango da, eta goiz guztian zehar gure artean egongo. da.

Larunbaterako plana hobeagorik al duzue?

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777