Pasadan larunbatean, urtarrilaren 16an, DBH eta Batxilergoko ikasleek Firste Lego Leagur txapelketarako prestatu dituzten robotika, zientzia eta teknologiako proiektuak lehen aldiz probatu zituzten Mondragoneko Unibertsitateak antolatu zuen MicroFLL-aren bidez. 

Lehiaketa hau, lehen aldiz antolatzen dena, azken torneorako lehen kontaktua egiteko lagundu die.

microFLL01

Into Orbit izena du aurtengo erronka, zeinetan ikasleak espazioa ikertu beharko duten eta benetako arazo bat konpontzen lagunduko duten. Honako hauek dira urte honetarako prestatu dituzten proiektuak:

  • Regatronics: espazio-ontzientzako ezkutu magnetiko bat erradiazio partikulen kontra egiteko.
  • WSTA: elektrojantzi bat espazioko egonaldi luzeetan gal daitekeen masa muskularra eta hezur-masa minimizatzeko.
  • Regabot: micro-grabitatean landatzeko aukera izatea astronauten gorozki prozesatuak ongarri bezala aprobetxatuz.

Ziur gaude hurrengo otsailaren 16, larunbatean, Gasteizko Europa Jauregian ospatuko den Euskadiko FLL-an primeran egingo dutela.

 

microFLL02

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777