Duela egun batzuk jakinarazi genizuen bezala, Begoña Ibarrolarekin, hezkuntza emozionala eta adimen anitzetan adituarekin, hitzaldi bat antolatu dugu datorren astelehenerako, abenduaren 3rako, 18:30etan Clara Campoamor Kultur Etxean. Mintzaldi honen helburua, gizakiek zelan funtzionatzen dugun ezagutzea da, baita familiak jakitea ere ze modutan lagundu ditzaketen euren seme-alabak ikaskuntza prozesuan garapen kognitibo eta emozionalaren alde.

Azken urteotan egindako ikerketek haurtzaroan eta gaztaroan burmuinak duen funtzionatzeko eraz ekarpenak egin dituzte. Honek seme-alaben hainbat jokabide hobeto ulertzera eramaten gaitu, eta eurekin harreman positibo eta  osasungarriagoa izateko ze faktoreei arreta prestatu behar diegun ere.

Neurozientziak familiei ahalbidetzen die euren seme-alabak jakinduriaz heztea eta  burmuinaren heltzea ezagutzea, etxean ematen zaien hezkuntzan garapen ebolutiboa eta osoaren aldeko ondorioak izanez. Gure burmuina eta eurena konfiguratu dezakegu pertsona osasungarri eta zoriontsuak izateko.

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777