Edozein motako lesio, istripu edo zauri gertatzen direnean zer den egin behar dena jakitea oinarrizko gauza bat da. Eta uste dugunez ikasleek honen inguruko ezaguerak izan behar dituztela, Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailako ikasleak, gorputzaren proiektuan lanean ari direla kontuan izanda, lehen sorospenen inguruko klase magistrala jaso dute Txelo eta Irantzuren, Gurutzeta eta Basurtoko ospitaletan erizainak diren, ikastetxeko bi ameneskutik.
Tailerra honetan, zauriak, erredurak eta kolpeak sendatzen ikasi dute, 112 telefonoaren erabilera eta telefonoa hartzen duen teknikariaren instrukzioak jarraitzearen garrantzia (papera bat eman zaie euren etxeko helbidea apuntatzeko). Baita segurtasuneko posizioa eta erreanimazio kardiopulmonarra praktikatu ere. Lehen Hezkuntzako 4. mailakoei erreanimazio makina erakutsi zieten.
Oinarrizko ezaguera batzuk jaso zituzten, bizitzak salbatu ditzaketenak.
Bazkideen Atalean tailerraren inguruko argazkiak aurkituko dituzue.
