Gure ikastetxean lan egiten duen AUSOLAN enpresaren heziketa proiektua, ikasleen ongizate eta garapenean oinarritzen da; metodologia berriztatzaile batekin, eta heziketa proposamen ezberdingarriak eskaintzen. Euren artean, jantoki denbora autonomia, sormena eta erabaki hartzea bermatzen duten jarduerekin laguntzea da. Manipulazio zein esperimentazio ekintzak eskaintzen dituzte imajinazioa eta sormena lantzeko.
Ikastetxean udan egindako sukalde berrikuntza aprobetxatuz, hainbat dastatze proba egin ditugu DBH 1. mailako ikasleekin.
Honekin hurrengo helburuak lortu nahi ditugu:
1) Ikasleek menuen garapenean parte hartzea haien iritziak eta proposamenak batuz
2) Ezaugarri organoleptikoen ebaluazioan sartzea.
3) Autonomia eta erabaki hartzea bultzatzea.
4) Jangela ikasteko tokia bilakatzea.
Ikasleek ebaluazio organoleptiko bat egin behar izan dute plater bakoitzeko (itxura, usaimena, zaporea eta ehundura). Haien iritziak “dastatze fitxa” izeneko horri batean batzeko, non haien balorazioa betetzeko beharrezkoa den guztia idatzi dezaketen.
Sukalde-jantoki taldeak balorazio horiek batzen ditu eta emaitzak edo elaborazio metodo berriak kontuan izango dituzte menuaren plater berriak sartzeko orduan.
Lehenengo dastatzea bi hanburgesa ezberdinekin egin zen joan den astelehenean DBH 1A taldeko ikasleekin. Horietako bat, A aukera, frijitua zen eta B aukera labean eginda.
Asteartean, bakailaoa Errioxako eran egin ziren DBH 1Bko ikasleekin. A aukera, labean egindako bakailaoa zen piperrekin lagundua, eta B aukera bakailaoa tomatea eta piperrekin dena labean batera sartuta.
Aste honetan DBH 1C eta D taldeen txanda izan da.
Proba hauetan gure ikasleen iritzia ezagutzeko aukera ere izan dugu, menuan sartu nahi ditugun hainbat etxeko postreei buruz, esate baterako, natilak, flana….
Aste Santuko oporrak eta gero beste talde batzuekin plater gehiago dastatzen jarraituko dugu.
