DBH eta Batxilergoko lau irakasleekeuren kideekin gelan martxan jartzen dituzten praktika onak partekatu dituzte, hauek ere ikasleekin erabili ditzaten. Unai Cabo, Garikoitz Álvarez, Cristina Valtierra eta Ibon Recio izan dira euren esperientzien berri eman dietenak, elkarlaneko ikaskuntza sustatuz.

Unaik hitz egin die gamifikazio teknikaren inguruan, klaseak interesgarriak egiteko. Horretarako, eredu moduan bere filosofiako klaseak jarri ditu. Garikoitzek flipped clasroom-ei (alderantzikako klaseei) probetxua ateratzeko modua azaldu die. Azken finean, teknika honekin gela barruan, irakaslearen presentziari esker, egin daitezkeen praktika eta lorpen prozesuak sustatzen dira, hezkuntza prozesuko lan zehatzak gelatik kanpora ateraz.

Cristinarekin KAGAN estrukturak gela barruan erabiltzen ikasi zuten, lan kooperatiboa era eraginkor batean antolatzean oinarritzen dena. Azkenik, Ibonek Additio aplikazioaren bidez ikasleen koebaluazioak nola egiten diren azaldu zien. Aplikazio hau koaderno birtual bat da irakasleei ahalbidetzen diena ikasturtea antolatzea, ikasleen noten segimendua egitea, asistentzia kontrolatzea…

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777