1969an sortu zenetik Barakaldoko irakaskuntza kooperatiba - El Regato ikastetxea aitzindari izan da beti tresna teknologikoak erabiltzen, bai eta ikasgeletan erabiltzen diren metodologietan ere..
|
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta, horregatik, ikastetxean hainbat ekintza egiten ari gara hori ospatzeko. 2 urteko txikien kasuan, etxetik lelo bat ekarri dute Argitxoko horma-irudi batean itsatsiko dutena. Gainera, iratxo honen bisita jasoko dute, ondoren etxera eramango dituzten dominak emango dizkiena.
Gaur Eguzkiñe Etxabek, APNABI ikastetxeko Hezkuntza Arloko zuzendariak, Autismo Espektroaren Nahastea duten pertsonen familiak biltzen dituen elkarteak, bisitatu gaitu eta hainbat jardunalditan zehar, gure irakasle-taldeari eta laguntza gelako pertsonei prestakuntza emango die AEN (Autismo Espektroaren Nahastea) duten ikasleen ezagutzan sakontzeko eta erantzunik onena emateko asmoarekin.
Azaroan zehar, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek sare sozialen eta bideojokoen prebentzioari buruzko hainbat tailer egin dituzte Emoki Elkartearen eskutik. Hainbat dinamiken bidez, ikasleek sare sozialak eta bideojokoak erabiltzeak sortzen dizkien emozioak landu dituzte, eta haien arriskuei buruz ere hausnartu dute.
Joan den astean 2 urteko familiek tailer esperimental batez gozatzeko aukera izan zuten haurrekin batera. Eta zein ondo pasatu zuten! Jardueraren arrazoia udazkena izan zen, lantzen ari diren unitate didaktikoa.
10-en artean 27. orrialdea