1969an sortu zenetik Barakaldoko irakaskuntza kooperatiba - El Regato ikastetxea aitzindari izan da beti tresna teknologikoak erabiltzen, bai eta ikasgeletan erabiltzen diren metodologietan ere..
|
Duela hilabete batzuk esan genizuen bezala, Batxilergo Teknologikoko 1. mailako ikasleak Industria Erronka proiektuan parte hartzen ari dira, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) sustatua. Ekimen honek sektoreko enpresen eta ikastetxeen arteko topaketa ugari sustatzen ditu. Lehenengoan, Alstom Bombardier enpresak bisitatu gintuen, eta bigarren aldi honetan, ikasleak Haizea Wind Group industria-taldearen instalazioetara hurbildu dira. Talde horrek Bilbon du egoitza, eta dorre eolikoak eta offshore zimenduak egiten ditu.
Urtarrilaren 17tik 28a arte, 2022-2023 ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH matrikulazio epea irekita egongo da. Eskabideak ikastetxean bertan edo online egin ditzakezue. Aurrez aurrekoa egin nahi izanez gero, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzue hurrengo estekaren bidez: https://bit.ly/34tvMQP. Hitzordua hartzen duzuenean, ikaslearen izena, matrikula egingo duzuen maila eta kontakturako email bat jarri behar dituzue.
Iritsi dira Gabonetako oporrak, eta horiekin batera ospakizunak, irteerak eta Olentzeroren bisita.
Duela bi hilabete izan bada ere, bidaia maitasunez gogoratzen jarraitzen dut. Hau guztia duela urtebete hasi zen, Ingurumena ikasten ari ginen ikasle batzuk gizarte, ekonomia eta ingurumen gaiak jorratzen zituen talde bat osatzeko hautatuak izan ginenean: Iraes-21.
8-en artean 27. orrialdea