El Regato Ikastetxea EUSKALITek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartzen ari da aurten ere. Urtero udazkenean ospatzen den ekitaldi honek kudeaketa berritzailea, jasangarria eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditu, Euskal Herri osoan.
Urriaren 8tik 22ra, 50 erakunde inguruk antolatutako 35 ekitaldi izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zehar, formatu desberdinetan: aurrez aurre, streaming bidez edo online.
Astea hasteko, urriaren 8an, 16:00etatik 18:00etara, BAT Dorrea (Bilbo) izango da ekitaldi nagusiaren egoitza, non ponentziak, praktika onen aurkezpenak eta mahai-inguru bat eskainiko diren, kultura antolakorra eraldaketaren motor gisa izango delarik gai nagusia.
Astean zehar, hainbat erronka jorratuko dira, hala nola:
- Belaunaldi berriak erakartzeko eta konektatzeko bideak.
- Ongizatea eta konpromisoa ingurune hezitzaileetan eta profesionaletan.
- Adimen artifiziala erabakiak hartzeko, berritzeko eta eraginkortasuna hobetzeko tresna gisa.
Jarduera guztien egitaraua kontsulta ezazu hemen: https://www.euskalit.net/semana/eu/programa-eu/
El Regato Ikastetxetik gure hezkuntza-komunitateko kide guztiak animatu nahi ditugu ekimen honetako parte izatera. Aukera paregabea da elkarrekin hazten jarraitzeko!
