Gutxi falta da lehen hiruhilekoa amaitzeko, eta egun hauetan ohitura denez, menu berezia tokatzen zaigu jangelan! Eta hori osatuko duten platerak aukeratzeko, berriz ere ikasleen laguntza izan dugu, Desioen zuhaitza proiektuan parte hartu baitute.
Barakaldoko 19 ikastetxetako 500 haur eta familiak baino gehiagok 15.030,57€biltzen lagundu dugu jostailuen salmentarekin, joan den larunbatean, abenduaren 10ean, Herriko Plazan egin den Barakaldoko XX. Merkatu Txiki Solidarioan. Horietatik, gure ikastetxeak 899,50€ bildu zituen.
Larunbat honetan, abenduaren 10ean, Barakaldoko Merkatu Txiki Solidarioaren XX. edizioa ospatuko da eta bertan parte hartuko dugu. Oraingoan, bildutako dirua giltzurrunetako gaixotasunen Alcer elkartearentzat izango da, eta zentroan bertan salduko diren jostailuak biltzen aritu gara.
El Regato ikastetxearen hezkuntza-proiektua ezagutu nahi duzu? Gure instalazioak ezagutu nahi dituzu? Zure kasua bada, orain gu ezagutzera etortzeko aukera duzu, azaroan, abenduan eta urtarrilean antolatu ditugun hitzaldi informatiboei esker.
Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta gu egun berezi hau modu ezberdinetan ospatzen ari gara: dantzekin, musikarekin, herri kirolekin. Gainera, Julen Larrea ikasle ohi batek aizkolaritza erakustaldia egin du Lehen Hezkuntzako ikasle batekin. Ikusgarria izan da!