Joan den larunbatean, 1. eta 2. Batxilergoko ikasle talde bat Mondragon Unibertsitatearen eraikin berrira joan zen, Zorrotzaurreko irlan (Bilbo) kokatua dagoena, aurtengo Filosofia Olinpiadaren gaiarekin lotutako sarrerako tailerretan parte hartzeko.
Aurtengo edizioaren ardatza honako galdera da: “Zoroaldia: Don Kijote gaur egun”, eta horren inguruan garatuko dira Olinpiadako modalitate desberdinak.
Talde-mahaietan antolatuta, edizio honetarako proposatutako gaiari lotutako hainbat galderen inguruan eztabaidatu zuten.

Esperientziak aukera eman die ikasleei gogoeta filosofikora modu parte-hartzaile eta elkarlanean oinarrituta hurbiltzeko, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin espazioa partekatuz.
Datozen asteetan, gure ikasleen parte-hartzea prestatzen jarraituko dugu Filosofia Olinpiadan. Zorte on bide honetan!
