El Regato Ikastetxea-n ilusioz, berriz elkartzeko gogoz eta erronka berriez beteriko ikasturte bati eman diogu hasiera. Gaur, gure ikasleek berriz bete dituzte geletako hormak biziz, gogoz eta jakin-min handiz.
Aurten, ikasturte hasiera berezia izan da: Lehen Hezkuntzako gela berriak estreinatu ditugu. Espazio hauek ikaskuntza, sormena eta ongizatea sustatzeko diseinatu dira, eta gure hezkuntza-proiektu berritzaile eta gertukoaren isla dira.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu familiei, beste behin ere guregan konfiantza izateagatik. Elkarrekin egunero-egunero hezkuntza proiektu sendo eta hurbila eraikitzen jarraitzen dugu, non laguntza, errespetua eta ikasteko ilusioa oinarri diren.
Ikasturte zoriontsua eta emankorra opa dizuegu guztioi!
