Aurten ere, gure ikastetxeko ikasleak animatu dira Creando Futuros en Senegal GKEak egiten duen proiektuan boluntario gisa laguntzera. Oraingo honetan, Izaro Legazpi eta Raquel Gómez, aurreko ikasturtean ikastetxean ikasketak amaitu zituzten ikasleak, eta Naiara Becares, ikasturte honetan Batxilergoko 2. maila egingo duena, esperientzia hau bizitzera animatu dira.
Hamabost egunez Zonatel auzoan (Mbour) dagoen EULEUK SIBIIR eskolako aisialdiko udalekuak antolatzeaz arduratu dira, eta bertako haurrekin batera hainbat jarduera eta jolasetan parte hartu dute. Eskola berean beraiekin bazkaldu eta eguneroko abadeekin laguntzeaz gain.
Badakigu esperientzia handia izan dela eta berekin eramango dutela betiko.
