Datorren larunbatean, ekainak 8, Ikastetxearen Jaia ospatuko dugu! Ikasturte honi amaiera emango dion ekitaldi berezi eta oso espero bat izango da, non ikastetxeko ikasleak, familiak eta langileak bilduko diren jaiegun ezberdin batez ahalik eta gehien gozatzeko.
Horretarako, Cross solidarioa izango dugu, kamisetak saltzen Creando Futuros GKEari laguntzeko dirua bilduko duena. Eta beste hainbat ekintza ere: puzgarriak, tailerrak, sukaldaritza, esperimentuak... aurpegiak margotu, ponpa-tailerra, apar-festa, eta disko festa eta zumba!
Hori guztia, jakina, paella eta txorizoa sagardoarekin batera.
Animatzen zara festara etorri eta egun honetaz gurekin gozatzera?
