23-24 ikasturteari ongietorria eman genion artikuluan esan genizuen bezala, aurten berrikuntza batzuekin hasi dugu, kiroldegiaren birmoldaketarekin adibidez!

Alde batetik, gune horren segurtasuna hobetu nahi genuen, larrialdi- eta segurtasun-araudia betez, harmailak indartuz eta leihoak eta argizuloak ordezkatuz.

Eta, bestetik, funtzio balioaniztuneko eremu bat izan nahi genuen, ikasleen eta familien beharrei erantzungo diena, eta, kiroldegi gisa baliatzeaz gain, proiektu-gela, ekitaldi-areto... gisa ere erabili ahal izango duguna.

Emaitza ikusi nahi duzue? Bideo honetan ikus dezakezue, baita amaieran ikusiko duzuen sorpresa txiki bat ere. Ez galdu!

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777