Martxoaren 27tik apirilaren 21era arte, bihar barne, 2023-2024 ikasturterako Batxilergoko matrikulazio epea irekita egongo da. Eskabideak ikastetxean bertan edo online egin ditzakezue Ikasgunearen bidez. Aurrez aurreko aukera aukeratuz gero, formulario hau bete behar duzue: https://bit.ly/3ljMhrr
Apirilaren 6tik 16ra, biak barne, ikastetxea itxita egongo denez, apirilaren 17tik Aurrera aurrez aurreko matrikulazioei ekingo diegu berriro. Hala ere, online egiteko aukera irekita egongo da epe osoan.
Interesa duzuen familiek honako dokumentazioa ekarri behar duzue:
- Ikasleari eta tutoreei dagozkien familia liburuko orrien fotokopia.
- Errolda-agiria
- Ikaslearen tutore legalaren NAN kopia.
- Behar bereziren bat duen ikaslearen kasuan, hezkuntza-behar berezien galdetegia.
- Ikaslea, edota tutoreren batek elbarritasunen bat izanda, honen ziurtagiria.
- Familia ugariaren ziurtagiria, izatekotan.
Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzako web orrialdean aurkituko duzue: https://bit.ly/3YR9zTb. Baita gure web orrialdeko Matrikula atalean ere: https://bit.ly/35XZcYG.
Edozein kontsultarako, mezu bat idatzi hurrengo helbidera: //Helbide elektroniko hau babestuta dago spambots-en aurka. Ikusi ahal izateko, Javascript gaituta izan behar duzu.">Helbide elektroniko hau babestuta dago spambots-en aurka. Ikusi ahal izateko, Javascript gaituta izan behar duzu..