Gaur, martxoak 8, ikastetxean Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu, DBHko 4. mailako 9 ikaslek sortutako proiektu berezi batekin: Caminando por la = dad. Ekimen hau, publizitatearen inguruan berdintasuna aztertu behar zuten gaztelania ikasgaiaren proiektu batetik sortua, azkenean beste zerbait bihurtu da, ikastetxe osoa inplikatzeaz gain, ingurune hurbilenean, Barakaldon, ere bere harri-koskorra ematea bilatzen duena.
Eta premisa horretatik abiatuta, ikastetxe osoa inplikatu dute gaur egin dugun ekitaldi batean. Bertan, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2 ikaslek idatzi duten manifestu bat irakurri dute, eta gainerako ikasleek Zapa proiektuaren maskota irudikatzen duten zapatila txikiak eta aztarnak pankarta batean jarri dituzte. Horrela, berdintasunerantz jotzeko interesa agertu dute.
Era berean, Amaia del Campo Barakaldoko alkateak eta Iratxe Foces Berdintasun arduradunak ere parte hartu dute, eta gure zentrora hurbildu dira gaur gurekin egoteko.
Ikasturte amaierara arte jarraituko dugu proiektu honetan lanean, baina gauza bat ziurra da, oso harro gaude ekimen bikain hau bultzatu duen neska talde honekin!
Gehiago jakin nahi baduzue, hemen duzue Deian egindako elkarrizketarako esteka, proiektuaren informazio guztiarekin: https://bit.ly/3F54NdU