Gure erakundearen kudeaketari buruzko ebaluazio bat egin ondoren, gaur esan digute Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko Saria lortu dugula!
Euskalit erakundeak izapidetzen ditu sari horiek, eta haien helburua da erakunde aurreratuenak aintzatestea eta Euskadiko kudeaketa-jardunbide onenak identifikatzea.
Eta kudeaketari buruzko memoria prestatzen urtebete baino gehiago eman ondoren, eta erakundeko pertsonei hainbat elkarrizketa egin ondoren, azkenean Zilarrezko Sari hau eman digute gure kudeaketagatik. Zorionak!