Batxilergoko 1. mailako ikasleek Mikel Urdangarin kantautorearen bisita jaso dute, Hezkuntza Sailak bultzatutako Musikariak Ikastetxeetan programaren barruan.

Horrela, abeslariak bere musika ibilbideaz eta sormen prozesuaz hitz egin die (lehen hitzak edo akordeak idazten dituenetik bere lana zuzenean edo disko batean kaleratzen duen arte), azken hamarkadetako euskal musika kulturari errepasoa egiteaz gain. Hau guztia bere abestiren bat zuzenean abesten zuen bitartean.

Estilo askotako 30 musikari inguru igarotzen ari dira Euskal Herriko ikastetxeetatik, DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen artean musika-kultura sustatzeko helburuarekin.

Ikasle guztien hezkuntza aberasten duten horrelako ekimenak bultzatzen jarraitzea espero dugu.

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816