Gaur jaso dugu Eskola Jasangarriaren ziurtagiria, Busturiako Ekoetxea Urdabain egin den ekitaldian, beste 31 ikastetxe publiko eta itundurekin batera. Beste batzuetan bezala, Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman dituzte sariak.

Parte hartzen dugun ikastetxe guztiak IRAES 21 iraunkortasunaren aldeko eskolen sareko kide gara, eta aintzatespen hori jaso dugu, ikastetxeak ingurumenarekiko dituen ekintzak eta konpromisoak erakusten dituen auditoria bat igaro ondoren.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 944 991 816