Aurten ere, Euskadiko Olinpiada Filosofikoetan parte hartu dugu, eta Noa Villarejok, Batxilergoko 1. mailako ikasleak, 3. saria lortu du iruzkina kategorian!

Era berean, Olatz González, Iker Monforte eta June Escobal finalistak izan dira bideo kategorian; Lucia Bollada eta Enara Piñeiro argazki kategorian eta Lucia Gainza iruzkina kategorian.

2018. urtean sortutako Olinpiada Filosofikoa laugarren ediziora iritsi da, eta kultura- eta hezkuntza-ekimena da, irabazi-asmorik gabekoa eta DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasle guztiek parte har dezaketena. Aurtengo gaia Transhumanismoa izan da, giza espeziearen hobekuntza ala amaiera?

Zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lan onagatik!

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777