Urriaren 20an eta 21ean Euskalitek Euskalduna Jauregian antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen Kongresua ospatu zen, eta atzoko jardunaldian Monika Gutierrez, ikastetxeko zuzendariak, eta Ainhoa Espinosa, Hobekuntzako arduradunak, Covid osteko agertoki batean lan egiteko moduei buruz hitz egin zuten.

"Pertsonak: enpleguaren etorkizuna eta lan egiteko modu berriak" blokearen barruan, eta "Giza baliabideen kudeaketa Covid garaian: Digitalizazioa + Arintasuna + Konpentsazioak = Egokitzapena" izenburupean, lan-arloan egun batetik bestera ingurune digitalera egokitzeko moduari buruz hitz egin zuten. Nahiz eta ikastetxeak eraldaketa digitaleko prozesuetan sartuta egon, neurri handiagoan edo txikiagoan, langileen kudeaketak inoiz baino gehiago eskatu zuen malgutasuna, errekonozimendua eta laguntza.

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777