Eguraldi ona aprobetxatuz, 5 urteko ikasleek bisita txiki bat egin dugu eskolako baratzera. Bertan, landatuta dauden produktuetako batzuk ikusi ahal izan ditugu, konpostaren prozesua eta haren funtzioa ikasi tugu, eta hainbat bankadatako lurra manipulatu ahal izan dugu; arrastelatuz, ureztatuz, belar txarrak kenduz, eta horrela, beste elikagai batzuk landatzeko prestatzen lagundu dugu.

5 urteko eremu pribatuan, galeria osoa ikus dezakezue argazkiekin.