Gero eta gehiago jabetzen gara gure planeta zaindu behar dugula eta gure baliabide naturalak murriztea saihestu behar dugula. Jakin badakigu baliabide nahikorik ez badugu ezin izango dugula behar bezala elikatzeko beharrezko elikagairik lortu. Euskal Herrian, elikagai asko eta askotarikoak ditugu elikadura osasungarria eta orekatua izateko, baina animalia proteina (balio biologiko handikoa) asko kontsumitzen da, eta, horren ondorioz, inpaktu handiagoa eragiten dugu ingurunean. Gure ohiko menuak landare jatorriko menuekin konbinatuz (hilean behin), ingurumenerako jasangarriagoak izatea lortuko dugu.

Proteinak dira giza gorputzean gehien agertzen diren mantenugaiak. Horregatik jotzen dira funtsezkotzat gure garapen eta ongizate fisikorako, beharrezkoak baitira gorputzeko muskuluak, burmuina eta bizi organoak eratzeko, sistema immunologikoaren funtzionamendu egokiari laguntzeaz eta metabolismoan eragiteaz gain.

Giza gorputzak, behar bezala garatuko bada, proteinak (aminoazidoz osatuak) behar ditu, beste mantenugai batzuen artean, baina badira ekoitzi ezin ditugun aminoazido batzuk (edo, behintzat, ez kantitate nahikoan), eta, beraz, dietatik lortu behar ditugunak. Horiei aminoazido esentzialak esaten diegu. Dieta askotarikoa eta nutrizionalki orekatua izateko arrazoietako bat da hori.

Animalia jatorriko elikagaietan, aminoazido esentzial guztiak egoten dira (horregatik esaten da proteina osoak direla). Landare jatorrikoetan, aldiz, horietakoren bat falta izaten da. Lekaleei, esaterako, Metionina aminoazidoa falta zaie, eta zerealei Lisina aminoazidoa. Lekaleak eta zerealak konbinatzean, aminoazido esentzial guztiak lortzen ditugu plater berean.

Horregatik, menu JASANGARRI eta BIHOTZ-OSASUNGARRIA sartu dugu gure aukeraren baitan, hots, lekalez eta zerealez osatutakoa. Menu honek bi helburu betetzen ditu: batetik, proteinei dagokienez, nutrizioaren aldetik plater oso bat lortzea, eta, bestetik, plater jasangarriago bat lortzea, hau da, ekoizteko ingurumen baliabide gutxiago behar dituzten landare produktuekin. Kasu honetan, landare jatorriko elikagaiek ur gutxiago behar dute, animalia jatorriko elikagaiekin alderatuta, eta CO2 gutxiago ere sortzen dute. Horrenbestez, menu honekin, karbono aztarna murriztea lortzen dugu.

Argitu nahi dugu gure eskola menua, menu JASANGARRIA barne, Eusko Jaurlaritzan aurkeztu dugula, onar dezan, eta eskola sektoreko nutrizio adituek ere onartu dutela. Gure ustez, lehenengo 2 plateren kontzeptua desberdina da, baina aldaketa txikiekin lortuko dugu haurrek ulertzea menu jasangarriagoa nutrizioaren aldetik menu orekatua ere izan daitekeela.

Gasteizen, 2020ko irailaren 29an.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777