Batxilergoko 1. eta 2. mailako gure ikasle batzuek Euskadiko olinpiada filosofikoan parte hartu dute. Aurten, gai nagusia hau da: askatasuna edo segurtasuna. Beste behin ere, gure ikasleak finalistak izan dira bideo eta hitzaldi sailetan: Aitziber Luis, Sofia Solana, Oihane Gonzalez, Ibon Garcia, June Hernandez eta Enara Teijido.
Aimar Garciak lehen saria irabazi du bideo kategorian
Sari gisa, liburu sorta bat jasoko dute eta Estatuko finalean parte hartuko dute.
Zorionak guztioi egin duzuen lan onagatik!
