Zientzia arloko 2. Batxilergoko ikasleak irakasleen azalean jarri dira euren kideei optika geometrikoaren oinarriak azaltzeko.
Horretarako, esperimentuak aurretik prestatzeaz gain, azaroan ospatu zen Barakaldoko Zientzia Astean parte hartu zuten, bertaratu ziren umeei zientzian dituzten ezaguerak partekatzeko.
Oraingoan, irakaslearen rola hartu dute euren ezagutzak gelako beste kideei helarazteko. Besteak beste, giza begia zelan funtzionatzen duen, ikusmenaren akatsak eta miopia edo astigmatismoa zuzentzeko zein motako lentea erabili behar duten azaldu diete. Baita proiektore baten oinarria eta lupa baten funtzionamendua ere.
Hau guztia, optikaren inguruan Selektibitaterako prestatu behar duten gaitegiaren parte da.


