Ostiralean, urtarrilaren 18an, 16:30etan, Egiten ikasiz haurrentzako tailerrak martxan jartzen ditugu Max Center Merkatal Zentroan, eta larunbata arte, urtarrilaren 26a arte, irekita egongo dira 10:30etatik 20:30etara, etengabeko ordutegian.

Oraingoan saiatuko gara Barakaldoko txikiek ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientzia hartzea eta kanpoan egin ditzakegun ekintzen berri izatea.

2 eta 7 urte bitarteko umeei monitore batek gidatuko die ekintza ezberdinez osatuta dagoen zirkuitu batetik. Besteak beste, kirol arrantza egiteko tailerra izango dute, arrainak uretara bueltatuz hauek minik ez hartzeko, alegiazko errealitateko aplikazio bat izango dut landare bat zaintzeko eta hau hazteko, eta hiri ortu bat aurkituko dute zeinetan hazi bat landatuko duten gero etxera eramateko.

Bestaldetik, 8 eta 12 urteko umeek 6 metroko altuera duen rokodromo batera igotzeko aukera izango dute, Hulu Ocio, Aventura y Naturaleza-ren laguntzari esker. Ekintza honen ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da.

Hau guztia Egiten ikasiz proiektuaren esparruaren barruan, zeinetan DBH eta Batxilergoko ikasleek gelan lortutako ezaguerak martxan jarriko dituzten bertaratzen diren umeei laguntzen.

Animatzen zarete etortzera?

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777